945 891 200 / 670 497 108 izanamurrio@apymca.com

INOIZ BAINO ERAKUSLEIHO BIZIAGOAK

Eka 30, 2021 | Merkataritza, Zerbitzuak

Denok dakigu erakusleihoa dela saltokiaren iragarkirik onena. Baina aintzat hartu behar da aldatzen ez den erakusleihoa, nahiz eta hasieran oso erakargarria izan, azkenean paisaiaren parte besterik ez dela. Eta, beraz, ez du saltzen frown

Eskerrak azken asteotan Amurrioko erakusleihoak inoiz baino biziago ibili diren, eta herriko gizarte- eta kultura-bizitzan modu eredugarrian parte hartu duten.

Zorionak, elkartearen partez, parte hartu duzuen guztioi!

 

POESIA MAIATZEAN

Amaurre Ikastetxeak proposatu zuen ekimen hau, gure saltokien bidez kultura kalera hurbiltzea xede. Erantzuna ikusgarria izan da: 33 erakusleihok hartu dute parte. Eta, argazkietan ikus dezakezuenez, gozamena izan zen  ikasleek gure erakusleihoetan zer-nolako gogoa eta poza jarri zituzten ikustea.

 

EUSKAL ASTEA

Aiara Dantza Taldearekin eta Amurrioko Udalarekin lankidetzan maiatzaren 17tik 23ra eginiko Euskal Astea ere aukera aparta izan da gure merkataritza Amurrioko kultur bizitzan murgiltzeko. Izan AMURRIOko 19 kidek beren erakusleihoen zati bat utzi dute taldearen jantzi, instrumentu eta osagarriak erakusteko.

 

LIBURU EGUNA

Kasu honetan, ideia gure bazkideetako baten eskutik etorri zen: zergatik ospatu behar dute liburutegiek baino ez Liburu Eguna? Zer dela-eta ezin dugu saltoki guztiok ospatu? Eta, behin jarrita, zergatik ospatu egun bakarrean? Astebetez askoz hobeto!

Esan eta egin. Astebetean, liburuak erakusleiho guztietan. 📗📒📘🤓

Dagoeneko baduzu online erostea Izan AMURRIO saltokietan

Amurriok jada badu benetako online merkataritza-gunea, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan zabalik. Etorri ezagutzera eta presta zaitez munduko edozein tokitan online saltzeko.

ORAINDIK EZ DUZU ZURE AMURRIO MERKATARITZA TXARTELA?

Doako VISA txartelak ordainketak hiru hilabetez atzeratzeko aukera ematen dizu, interesik gabe, eta % 10era bitarteko deskontuak pilatuko dituzu Amurrioko atxikitako saltokietan.

JARRAI IEZAGUZU GURE SARE SOZIALETAN ERE:

EDO EGIN KONTSULTA WHATSAPP BIDEZ:

Egin klik ikonoan eta WhatsApp beste fitxa batean irekiko da. Idatzi zure galdera, ahal bezain laster erantzungo dizugu.