TOKIKO HARROTASUNA
Amurrion, harro egon gaitezke gure herriaz eta tokiko ekonomiaz. Askotariko eta kalitateko merkataritza dinamikoa dugu,gure komunitatearen beharrak asetzen dituena, batasuna eta egitura emateaz batera.
Hirietakoen mailako ostalaritza eta zerbitzuak ditugu. Baita askok nahi luketen enpresa-eta industria-sarea ere. Eta hori guztia komunitate txiki eta lasai baten bizimoduari eutsita, non denok ezagutzen dugun elkar.
Harro egon gaitezke, bai. Eta bada erakusten hasteko garaia.
IZAN AMURRIO HARROTASUN HORREN ISLA DA
Proiektu honek, merkataritza sustatzeko sortu zen elkartearen historiaren hurrengo fasea islatzen duenak, ostalaritza eta mota guztietako zerbitzuak ere bildu ditu orain: osasuna eta edertasuna, lege-zerbitzuak, aseguruak, publizitatea eta marketina, diseinua, iturgintza, informatika, eraikuntza-materialak, argazkigintza… eta burura dakizukeen guztia.
Proiektu parte-hartzaileago eta pertsonalizatuagoa. Sektore bakoitzaren beharretara moldatua eta lan-mahaien bidez kudeatua, parte hartzen dugun alorretako bakoitzean.
IZAN AMURRIOREN LAU OINARRIAK:
ORDEZKATU
eta babestu gure bazkideen interesak erakundeen aurrean: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Amurrioko Udala.
INFORMAZIOA EMAN
Erakundeen laguntzei, lege-araudiaren aldaketei, ekonomiaren bilakaerari eta abarri buruzko informazio guztia bildu, eta gure bazkideen eskura jarri.
PRESTATU
Azpisektore bakoitzaren prestakuntza-beharrak aztertu, zuen negozioetan prestakuntza eguneratua bermatuko duten ikastaro eta mintegiak eskaintzeko.
ANIMATU
Amurrioko jarduera ekonomikoa, zuek hobeto saltzeko diseinaturiko proiektu eta kanpainen bidez.
HISTORIA PIXKA BAT: 1984TIK
Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkartea 1984an jaio zen, Arabako Ganberaren laguntzaz eta aholkularitzaz, Amurrioko denden jarduera indartzea xede. Hauek ziren Elkartearen helburu nagusiak:
- Amurrioko merkatarien interesak babestu.
- Merkataritza-eskaintzan kalitatea eta aniztasuna indartuko zituen politika komuna ezarri.
Gaur egun, ehun saltoki bazkiderekin baino gehiagorekin, helburu berak ditugu, Amurrio aberastuko duen merkataritza bizi eta aktiboa lortzeko.