945 891 200 / 670 497 108 izanamurrio@apymca.com

AGUR PEZETARI PESETRACK-EKIN

Eka 30, 2021 | Hostalaritza, Merkataritza, Zerbitzuak

PESETRACKek proposatzen duen kanpaina lau aldiz egin da aurretiaz, beti emaitza pozgarriak lortuta hala merkatarien aldetik nola pezetak zituzten kontsumitzaileen aldetik.

Azken edizioaren data joan den azarokoa da, eta, pandemia eta itxialdi perimetrala gorabehera, emaitza berdin-berdin izan zen harrigarria.

Saltokiek dinamizazio- eta laguntza-proiektuak hain beharrezkoak dituzten egunotan, arrakasta-aurrekari horiekin, ziur gaude kanpaina honek emaitza oso onak ekarriko dizkiela.

Diru horrek agur esango digu aurten, eta, harekin batera, Espainiako Bankuan aldatzen deneko truke-balioak. Oraindik aldatu ez diren pezeta horiek guztiek saltoki txikiak suspertzeko ahalmen handia dute.

Datu gisa, Espainiako Bankuaren estatistiken arabera, 265.000 milioi pezeta dago zirkulazioan oraindik; 1.600 milioi, eurotan hitz eginez gero.

Laburbilduta, hauxe da dinamika: furgoneta bat Arabako kuadrillaz kuadrilla ibiltzen da, bezeroen pezetak jasoz eta ordainetan txartel bat emanez, inguruko saltokietan trukatzeko.

Saltokiak libreki eta doan atxiki daitezke,gure bulegora deitu eta eskatzen dizkiegun datu gutxi batzuk emanda.

Parte har dezazuen espero dut. Amurrion, EKAINAREN 4an izango dira, goizez, udaletxeko plazan.

Ekimenean saltoki gisa parte hartzeko,
deitu 945 026 609 telefono-zenbakira.

 

Dagoeneko baduzu online erostea Izan AMURRIO saltokietan

Amurriok jada badu benetako online merkataritza-gunea, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan zabalik. Etorri ezagutzera eta presta zaitez munduko edozein tokitan online saltzeko.

ORAINDIK EZ DUZU ZURE AMURRIO MERKATARITZA TXARTELA?

Doako VISA txartelak ordainketak hiru hilabetez atzeratzeko aukera ematen dizu, interesik gabe, eta % 10era bitarteko deskontuak pilatuko dituzu Amurrioko atxikitako saltokietan.

JARRAI IEZAGUZU GURE SARE SOZIALETAN ERE:

EDO EGIN KONTSULTA WHATSAPP BIDEZ:

Egin klik ikonoan eta WhatsApp beste fitxa batean irekiko da. Idatzi zure galdera, ahal bezain laster erantzungo dizugu.