945 891 200 / 670 497 108 izanamurrio@apymca.com

Udako merkealdi eta aukeren azoka larunbat honetan ospatuko da, irailak 3, lehenbizikoz San Anton plazan ordutegi  jarraituan, 10:00etatik 21:30era 20 merkatal establezimendu ingururen parte-hartzearekin.

Bisitariek produktu sorta zabal batez gozatzeko aukera izango dute; kirol jantziak, ehun moda, emakume, gizon eta haurrentzako zapatak, optika, etxeko apaingarriak, bitxiak, lentzeria, estetika eta edertasuna etab. Bilatzen duzun hori prezio sinistezinetan eskuratzeko aukera paregabea!

Gainera, Burutxaga Harategiak pintxo ezberdinak dastatzeko stand-a jarriko du; txistorra txakolinean, odolostea parrilan eta Amurrioko txakolina (pintxoa eta txakolina 2€). Horiek guztiak goizeko 11:30etik eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

CARTEL Sept 2016 2 (3)