945 891 200 / 670 497 108 izanamurrio@apymca.com

Amurrio Antzokian apirilaren 9an ospatuko den pasarelan udalerriko hamalau establezimenduk hartuko dute parte. Pasarelak sektoreko jarduera sustatzea du helburu eta bide batez, ekimen hau Amurrioko merkatarien udaberri-udako kolekzio berriko proposamenak aurkezteko erabiliko da.
Aurtengoan eskualdeko zazpi neska eta bost mutil izango dira Amurrioko moda erakutsiko dutenak, horien artean Apdemaren aisialdi gunea den GazteAlaiak-eko bi neska-mutil.

Haurren pasea 17:30ean izango da eta helduena berriz 19:00etan. Gainera, paseez gain ekintza ezberdinak antolatuko dira:

– Ander eta Sabin helduen pasean.
– Haurren pasean gimnasia erritimikoaren erakustaldia Nerea Monasterioren eskutik. Amurrioar hau gimnasia errtimikoan Oinarrizko Federatuen Euskadiko txapelduna izan da 2013, 2015 eta 2016an.
– Helduen pasean Casila Marañonek birziklatutako materialez egindako ihauterietako hiru diseinuren pasea.

Aurtengo berrikuntza gisa mugikorrerako aplikazioa estreinatuko dugu: “Apymca saltoki-gune irekia”. Bertaratutakoek aplikazioa jaitsiz gero, pasarelako look onenak aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute eta horrela sari ezberdinak eskuratu. Sariak bertaratutako publikoarentzat izango dira eta pasarelaren bukaeran banatuko dira.

Beste urte batez desfilean parte hartzera animatu diren haurrei eta aurten modelo izatera animatu diren gazteei eskerrak ematen dizkiegu.

Iaz bezala, haurren paserako eta helduen paserako sarrera ezberdinak izango dira eskuragarri. Apymcaren bulegoan egongo dira biak salgai (k/Landako, 8 kultura etxea) eta euren prezio sinbolikoa 1€-ekoa izango da.

Pasarelan ikusiko dugu elkar!

PARTE HARTZEN DUTEN MERKATARIAK: AZULES VISTE TU VIDA,EGUILUZ,HIT DENDA, BASUALDO KIROLAK, JOYERÍA LAMBARRI, MODAS ABASCAL, D-NIEVES, GANCEDO COMPLEMENTOS, ZAPATERÍA MIILU, KARISMA, LUYANDO ÓPTICOS, CAN-CAN, JOLAN, GALA FLORISTAS.

 

apymca_cartel_pasarela_2016_2