945 891 200 / 670 497 108 izanamurrio@apymca.com

Gabon hauetarako, Amurriobidearen kolaborazioarekin, material birziklatuekin egindako gabonetako zuhaitzen lehiaketa prestatu dugu.

Lehiaketaren bidez, 10 urtetik gorako amurrioarrek gure udalerriko saltokien Gabonetako kanpainan parte hartzea lortu nahi dugu. Horretarako, material birziklatuekin Gabonetako zuhaitzak egitera animatu nahi ditugu. Zuhaitzak saltokietako erakusleihoetan jarriko dira 2016ko abenduaren 22tik 2017ko urtarrilaren 5era arte.

Bi kategoria egongo dira, 10 eta 18 urte bitarteko parte-hartzaileak eta 18 urtetik gorako parte-hartzaileak.

Izena emateko hurrengo formulario bete, 2016ko azaroaren 15etik 30era.

Irabazlea Apymcaren app-aren bidez hautatuko da. “Apymca” app-a Apple Store-n eta Play Store-n deskarga daiteke.

Lehiaketaren oinarriak:

material-birziklatuekin-egindako-gabonetako-zuhaitzen-lehiaketaren-oinarriak