945 891 200 / 670 497 108 izanamurrio@apymca.com

Aurtengo Gabonetako Kanpaina gabonetan zehar hainbat jardueren koordinazioan oinarritzen da.

  • Abenduaren 9an, 19.00etan lehenengo aldiz “Gabonetako argien piztea” ospatuko da. Aurten berritasun moduan 7,5 metroko altuera duen pinua jarri da Amurrioko Enparantzan eta horregatik merkatal kaleetako gabonetako argiztapena nabarmendu nahi da, bere piztea ospatuz. Ekitaldi hau txakolina eta pintxoak eskaintzen dituen txosna batekin girotuko da. Horrez gain, txikientzako puxika eta gozokiekin batera, Olentzero eta Errege Magoen gutunak banatuko dira euren gutunazalekin,

  • Abenduaren 9tik 20ra, Aiara eta Amurrio mailako erakusleiho lehiaketa.

  • 2016ko abenduaren 22tik, 2017ko urtarrilaren 5era, lehenengo aldiz, “Material birziklatuen gabonetako zuhaitzak” lehiaketa ospatuko da. Lehiaketa honek herritarren parte hartzea bultzatu nahi du, horregatik, 10 urtetik gora duen edozein amurriotarrek parte hartu ahal izango du gure herriko saltokien gabonetako kanpaina honetan. Era berean, herritarrak animatu nahi ditu, material birziklatuak erabilita eginiko gabonetako zuhaitzak sortzera, establezimendu ezberdinetako erakusleihoetan egun hauetan zehar ikusgai daudenak.

Bi maila bereizten dira:

  • 1 maila: 10 eta 18 urte bitarteko parte-hartzaileak.

  • 2 maila: 18 urtetik gorako parte-hartzaileak.

Zuhaitz irabazlea zein den hautatzeko bozketa Apympcako APParen bitartez egingo da, 2016ko abenduaren 22a eta 2017ko urtarrilaren 4a bitartean. “Apymca” APPa Apple store eta Play storen deskargatu daiteke.

Lehiaketako sariak honakoak dira

1maila: 250€ erosketa bonoetan herriak bozkatutako gabonetako zuhaitzarik onenari.

2maila: 250€ erosketa bonoetan herriak bozkatutako gabonetako zuhaitzarik onenari.

Bozketan parte hartu dutenen artean 50 euroko erosketa bono bi zozketatuko dira.

Sari banaketa 2017ko urtarrilaren 5ean izango da, eguerdiko 12:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian.

  • 2016ko abenduaren 9tik 2017ko urtarrilaren 5era “Gabonak Amurrion bizi” kanpaina abiatuko da. Kanpaina honen barnean, Amurrioko saltokietan abenduaren 9tik urtarrilaren 5era bitartean erosiz gero, boletoak entregatuko dira. Bertan, erosketa egin duenaren izena eta harremanetarako telefonoa eta saltokiaren zigilua jarriz gero, zozketa batean parte hartzeko aukera dago. Horretarako, saltokietan kutxa bereziak ipiniko dira.

Sariak honakoak dira:

  • Viajes Arabak oparitutako bi pertsonentzako bidaia.

  • 150€ erosketa bonoetan.

  • 150€ erosketa bonoetan.

Boletoak banatzeko azken eguna urtarrilaren 5a izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta zozketa urtarrilaren 9an egingo da.

Jarduera guzti hauek Apymcak antolatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikoko eta Berrikuntzaren Kudeaketa Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak diruz lagunduta daude, Amurrioko Udalaren laguntzarekin.

0001-1