945 891 200 / 670 497 108 izanamurrio@apymca.com

ZER DA AMT?

Uzt 6, 2021 | Hostalaritza, Merkataritza, Zerbitzuak

Arabako Merkataritza Txartela (AMT) proiektua 2005. urtean jaio zen AENKOMER eta Rural Kutxaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker jaio zen, hiri-merkataritzari zu fidelizatzeko aukera eta tokiko merkataritzan kontsumoa suspertzeko abantailak lortzea helburu.

Arabako (edo Amurrioko) Merkataritza Txartela doako Visa txartela da, abantaila piloa duena hala merkatarientzat nola kontsumitzaileentzat.

Rural Kutxak Amurrion dituen bulegoetan, atxikiriko saltokietan edo Izan AMURRIOren gure bulegoan eska daiteke, Kultur Etxeko lehen pisuan (Landako kalea 8, Amurrio).

En estos momentos contamos con más de 100 establecimientos adheridos en Amurrio y más de 1.000 tarjetas emitidas.

Lortu zure Arabako Merkatari Txartela eta baliatu bere abantailak!

 

ZEINTZUK DIRA AMT-REN ABANTAILAK?

Txartelaren erabiltzaile gisa:

  • DOAKO TXARTELA da: ez du du gastu gehigarririk.
  • 3 hiletan ordain dezakezu, interesik gabe.
  • Ez duzu banketxea aldatu beharrik: zure erosketak zuk esaniko kontu korrontean kargatuko dira.
  • VISA bat da: mundu osoko saltokietan erabil dezakezu. Doako aseguruak izango dituzu.
  • Abantaila gehigarri asko ditu atxikiriko saltokietan: DESKONTUAK, ESKAINTZAK, ..
  • % 3ko deskontuak erregaietan Avia Forondan eta Avia Zurbanon eta % 2koa Amurrioko G. B. zerbitzugunean.
  • Aldizkako informazioa jasoko duzu etxean zure AMTren mugimenduei eta uneko eskaintzei buruz.

Saltoki gisa:

  • Datafonoagatiko komisioen kostuak murrizteko tresna da, baina batez ere, bakarka egin ezingo liratekeen sustapen-kanpainak egitekoa.
  • Eskaini zure bezeroei 3 hiletara finantzatzeko aukera.
  • “Zure TOKIKO Denda gara” batasun-irudia laguntzen du.
 

AIARALDEKO FIDELIZAZIO-PROIEKTUA

2018ko maiatzean, beste ekimen bat abiatu zen, Arabako Merkataritza Txartelaren Proiektuari etengabeko fidelizazio-erreminta  eskaintzeko: ARABAKO MERKATARITZA TXARTELA FIDELIZAZIO-PROIEKTUA Aiaraldeko 77 saltokitan abiarazi zen lehen fase baten

Zeintzuk dira erreminta horren ezaugarriak?

  • Zenbatekoaren % 2, 5 edo 10eko deskontua eskaintzen dio bezeroari, hurrengo erosketa batean erabiltzeko. Deskontua bezeroaren tiketean agertuko da, eta automatikoki aplikatuko da hurrengo erosketa egitean.
  • Aplikatuko den deskontua saltoki bakoitzak aukeratuko du.
  • Hainbat saltokik ez dituzte deskontuok aplikatuko beherapen-garaian.
SÍGUENOS TAMBIÉN EN NUESTAS REDES SOCIALES:
O ENVÍANOS UNA CONSULTA POR WHATSAPP:

Haz clic en el icono y Whatsapp se abrirá en una pestaña nueva. Escribe tu consulta, te responderemos en cuanto podamos.