945 891 200 / 670 497 108 izanamurrio@apymca.com

ORDAINDU ZURE AMT-REKIN EKAINEAN ETA IRABAZI MENU BAT

Eka 30, 2021 | Hostalaritza, Merkataritza, Zerbitzuak

ZOZKETAREN OINARRIAK

1.- Kanpainaren iraupena: 2021eko ekainaren 1etik 30era. 2.- Datafonoen bidez eskaintzen dizkieten establezimenduak: AMT proiektuari atxikiak, Nafarroako Rural Kutxaren ST dutenak.

2. Menuak ematen dituzten jatetxe/establezimendu parte-hartzaileak: Nafarroako Rural Kutxaren ST eduki behar dute. Bezeroek sariak Ostalaritzan trukatzea: IZAN AMURRIOko ostalaritza-lokal bazkide guztiek parte har dezakete.

3. Kanpainaren sistematika orokorra:

  • Bi lagunentzako 9 bazkari/afari zozkatuko dira atxikitako establezimendu parte-hartzaileetan gutxienez 10 €-ko erosketak egiten dituztenen artean (60 €-ko otordua).
  • Tiket sarituan, testu hau agertuko da: “SARIA: 2 LAGUNENTZAKO OTORDUA, TRUKATU ATXIKITAKO JATETXEETAN”.
  • Bezeroak IZAN AMURRIOn aurkeztu beharko du erosketa-tiket saritua, jatetxean trukatzeko txartela jaso dezan.
  • Sariak jatetxe parte-hartzaileetan trukatuko dira. Bezeroak saria zein jatetxetan kontsumitu nahi duen aukeratu ahal izango du. 
  • Saria trukatzeko epemuga UZTAILAren 31 izango da.

4. Jatetxeek eta establezimenduek parte hartzeko baldintzak:

  • IZAN AMURRIOn izena eman. Epea maiatzaren 14ra arte.
  • Bi lagunentzako menu bat eskaini, 60 €-koa.
  • Bezeroak sariak trukatzeko modua: jatetxean, IZAN AMURRIOk emandako sari-txartela aurkeztuko du.
  • Ordainketa eta zuriketa: establezimendu parte-hartzaileek IZAN AMURRIOn aurkeztuko dituzte trukatutako txartelak; horretarako, abuztuaren 7ra arteko epea izango dute. Zenbatekoari dagokion zordunketa-oharra jaulki ostean, AENKOMER-ek kontuan sartuz ordainduko die dagokion zenbatekoa.

Dagoeneko baduzu online erostea Izan AMURRIO saltokietan

Amurriok jada badu benetako online merkataritza-gunea, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan zabalik. Etorri ezagutzera eta presta zaitez munduko edozein tokitan online saltzeko.

ORAINDIK EZ DUZU ZURE AMURRIO MERKATARITZA TXARTELA?

Doako VISA txartelak ordainketak hiru hilabetez atzeratzeko aukera ematen dizu, interesik gabe, eta % 10era bitarteko deskontuak pilatuko dituzu Amurrioko atxikitako saltokietan.

JARRAI IEZAGUZU GURE SARE SOZIALETAN ERE:

EDO EGIN KONTSULTA WHATSAPP BIDEZ:

Egin klik ikonoan eta WhatsApp beste fitxa batean irekiko da. Idatzi zure galdera, ahal bezain laster erantzungo dizugu.