945 891 200 / 670 497 108 izanamurrio@apymca.com

DASTAKETAK AMURRIOKO MERKATARITZAN

Eka 12, 2023 | Merkataritza

UDALAREKIN ETA AENKOMERREKIN LANKIDETZAN

Hiru dastaketa egin dira ekainaren hasieran, Txakolin Egunerako prestaketa gisa.

Lehenengo biak Ekomobelen (9 parte-hartzaile) eta Azules-Viste tu vida elkartearen (13 parte-hartzaile) lokaletan egin ziren, Amurrioko Udalarekin lankidetzan.

Eta hirugarrena Los Arcos de Quejanan (8 parte-hartzaile), kasu honetan Aenkomer – Empresa de comercio y servicios de Alava erakundearekin lankidetzan.

Ekimen berria da, eta bertaratuek harrera ona egin diote, saltokietan bertan eman baitzuten izena edo IzanAmurriora deitu baitzuten.

Jarduera honetan parte hartu ahal izan zuten zorioneko pertsonetako bat izan bazinen, jarraian agertzen diren argazkien artean bila dezakezu zeure burua.

Eta zorte hori izan ez bazenuen, beti ikus dezakezu nor ezagutzen duzun bertaratutakoen artean. 🤓🧐

 

Dagoeneko baduzu online erostea Izan AMURRIO saltokietan

Amurriok jada badu benetako online merkataritza-gunea, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan zabalik. Etorri ezagutzera eta presta zaitez munduko edozein tokitan online saltzeko.

ORAINDIK EZ DUZU ZURE AMURRIO MERKATARITZA TXARTELA?

Doako VISA txartelak ordainketak hiru hilabetez atzeratzeko aukera ematen dizu, interesik gabe, eta % 10era bitarteko deskontuak pilatuko dituzu Amurrioko atxikitako saltokietan.

JARRAI IEZAGUZU GURE SARE SOZIALETAN ERE:

EDO EGIN KONTSULTA WHATSAPP BIDEZ:

Egin klik ikonoan eta WhatsApp beste fitxa batean irekiko da. Idatzi zure galdera, ahal bezain laster erantzungo dizugu.