945 891 200 / 670 497 108 izanamurrio@apymca.com

Burutxaga harategiak Aiarako erakusleihoen bigarren saria lortu du

Abe 26, 2022 | Merkataritza

IRUSTA LURRIN-DENDAK (LAUDIO) ETA TAIDA ETXEAK (ARTZINIEGA) LEHEN ETA HIRUGARREN SARIAK IRABAZI DITUZTE, HURRENEZ HURREN

AEKOk, Aiarako Kuadrillaren babesari esker, Aiarako erakusleihoen IX. Lehiaketa antolatu du aurten.

Lehiaketa honetan Okendo, Artziniega, Amurrio, Aiara eta Laudioko 45 establezimenduk hartu dute parte.

Abenduaren 21ean, Aiarako Erakusleihoen IX. Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia egin da Artziniegako Museoan. Hainbat erakunderen laguntza izan da: Arabako Foru Aldundiaren aldetik, Cristina González (Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko eta Foru Administrazioko foru diputatua) eta Felipe García (Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko eta Foru Administrazioko zuzendaria); Aiarako Kuadrillako presidentea, Encina Castresana; Aiara osoko alkate eta zinegotziak, eta merkataritza elkarte eta federazioetako presidenteak (AEKO, AENKOMER, AEME, APYMCA eta APILL).

Aiarako Erakusleihoen IX. Lehiaketaren lehen sari teknikoa Laudioko Batzalarrin kaleko 1. zenbakian dagoen Irusta lurrin-dendarentzat izan da; bigarren saria Amurrioko Elexondo kaleko 13. zenbakian dagoen Burutxaga harategia izan da; eta, azkenik, hirugarren saria Taida etxearentzat izan da, Artziniegako Dorreko Aldapa kaleko 2. zenbakian dagoen establezimenduarentzat. Aiarako eta Okondoko erakusleiho onenaren sariak ere banatu ziren, hurrenez hurren, Antojo tabernan eta Okondo farmazian.

Gainera, aurten AENKOMER – Arabako Merkataritza Federazioak emandako erakusleiho deigarrienaren saria Laudioko Resa Etxearentzat izan da.

AEKOtik ere eskerrak eman nahi dizkiegu Artomaña Txakolina, Astobiza eta Berzal upategiei, Ziorregi baserriari, Nafarroako Rural Kutxari eta Loreari, opariak paketatzeagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu Artziniegako Udalari Inbigu taldea kontratatzeagatik ekitaldia girotzeko.

Zorionak guztioi!

Dagoeneko baduzu online erostea Izan AMURRIO saltokietan

Amurriok jada badu benetako online merkataritza-gunea, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan zabalik. Etorri ezagutzera eta presta zaitez munduko edozein tokitan online saltzeko.

ORAINDIK EZ DUZU ZURE AMURRIO MERKATARITZA TXARTELA?

Doako VISA txartelak ordainketak hiru hilabetez atzeratzeko aukera ematen dizu, interesik gabe, eta % 10era bitarteko deskontuak pilatuko dituzu Amurrioko atxikitako saltokietan.

JARRAI IEZAGUZU GURE SARE SOZIALETAN ERE:

EDO EGIN KONTSULTA WHATSAPP BIDEZ:

Egin klik ikonoan eta WhatsApp beste fitxa batean irekiko da. Idatzi zure galdera, ahal bezain laster erantzungo dizugu.