945 891 200 / 670 497 108 izanamurrio@apymca.com

BERMUTAREN ORDUA AMURRION

Eka 29, 2021 | Hostalaritza

Nork esango zigun Amurrion glamourrez beteriko artisau-bermutean aditu bilakatuko ginela?

Bada, urte gutxian, lau enpresa beren bermuta egiten hasi dira bertan, eta kritikari eta adituen aipamen ezin hobeak lortzen ari dira:  Acha, Albizabal, Barañano eta Xarmant.

Bakoitza bere ezaugarri eta nortasunarekin. Eta guztiak goxo-goxoak, aperitibo moduan zein arratsean dastatzeko.

Orain, udaberri betean, Izan AMURRIO Ostalaritzan mundu guztiak lau aukerak dastatzea nahi dugu.

Eta, horretarako, kanpaina hau prestatu dugu: asteburuko Bermutaren Ordua.

Larunbat, igande eta jaiegunetan, apirilaren 17tik maiatzaren 16ra, 12:00etatik 15:00etara, bermuta eta pintxoa 2,50 € besterik ez ordainduta har ditzakezu.

Ados, 12:00etatik 15:00etara ez dago ordubete, hiru baizik. Bada, hainbat hobe, ezta? Gozatzeko denbora gehiago 😋

Eta, gainera, lau lagunentzako bi afariren zozketan parte hartuko duzu, Aldama, Arcos de Quejana, Bideko eta Ustai jatetxeen artean aukeratzeko.

Zozketa maiatzaren 18an egingo da.

Taberna hauek hartuko dute parte: Arkune, Batzoki Berria, Cola de Gallo, El Rinconcito, Guk Kafe, Mirandés Berria, Frontón Taberna, Patxi Taberna eta Txotis.

Aholku bat: ez saiatu lau markak egun berean dastatzen, txolindu egingo zaraeta!

Osasuna! 🍸🍸🍸🍸

Ya puedes comprar online en los comercios izan amurrio

Amurrio ya cuenta con un auténtico centro comercial online abierto las 24 horas del día, 7 días por semana. Ven a conocerlo y prepárate para vender online en cualquier parte del mundo.

¿Todavía no tienes tu Tarjeta Comercio Amurrio?

Una tarjeta VISA gratuita que permite aplazar los pagos tres meses sin intereses, con la que acumulas descuentos de hasta el 10% en los establecimientos adheridos de Amurrio.

SÍGUENOS TAMBIÉN EN NUESTAS REDES SOCIALES:

O ENVÍANOS UNA CONSULTA POR WHATSAPP:

Haz clic en el icono y Whatsapp se abrirá en una pestaña nueva. Escribe tu consulta, te responderemos en cuanto podamos.