AMURRIO GOITIK BEHERA
‘AMURRIO GOITIK BEHERA’ KANPAINAREN HELBURUA DA TOKIKO MERKATARITZAN KONTSUMI DADIN SUSTATZEA
- Gainera, udalerriko saltokien erakusleiho izango da. Izan ere, sare sozialetan 30 argazki baino gehiago argitaratuko dira, pixkanaka, Amurriotik irten gabe eskura daitezkeen produktu guztiak ezagutarazteko.
- Argazkiak plazaratzeaz batera, astero zozketa bat egingo da ekainaren 1etik uztailaren 31ra egindako erosketengatik, eta saria erosketaren zenbateko bereko txartel bat izango da, edo 100 eurora bitartekoa, erosketak kopuru hori baino gehiago balio izan badu.
Amurrioko merkataritzaren zein zerbitzu-sektorearen aukerak ezagutaraztea eta tokiko kontsumoa sustatzea dira ‘Amurrio goitik behera’ kanpainaren bi xedeak.
Amurrio Bideanek eta Izan Amurriok uztailaren 31ra arte sustatuko dute kanpaina. Gainera, astero, zozketa bat egingo da, zure erosketak dohainik ateratzeko aukera emango dizuna.
Ekainean eta uztailean, #Amurriogoitikbehera traolpean, herriko saltokietan eta zerbitzuetan eros daitezkeen produktuei ateratako argazkiak argitaratuko dira.
Argazki horiek guztiak erakutsiz, “Amurrioko eskaintza zabalaren erakusleiho birtuala eskaini nahi dugu. Egun, gure udalerrian denetarik eros daiteke, eta, kanpaina honen bidez, gure saltoki eta zerbitzuetan kontsumi dadin sustatu nahi dugu” dio Txerra Molinuevo Amurrioko Udaleko alkateak.
Kanpainaren jarraipena Amurrio Bideanen eta Izan Amurrioren Facebooken eta Instagramen eskegitzen diren argitalpenen bidez egin ahal izango da.
Astero paratuko diren argazkietan, arlo jakin bateko produktuak agertuko dira: emakume, gizon eta haurrentzako moda, osagarriak, etxea, elikadura, zerbitzu orokorrak…
Zure erosketa dohainik atera dakizuke.
Kanpainak tokiko kontsumoa bultzatzea ere badu helburu.
Horretarako, argazkiak sare sozialetan zabaltzeaz batera, astero zozketa bat egingo da ekainaren 1etik uztailaren 31ra egindako erosketengatik.
Parte hartzea oso erraza da: interesdunek udalerriko sektore ezberdinetako (etxea, moda, osagarriak, pertsonentzako zerbitzuak eta orokorrak, ostalaritza…) 3 saltoki edo zerbitzutan erositako beste horrenbeste produkturen argazki bat eskegi beharko dute beren Facebooken edota Instagramen.
Gainera, argazkiari kanpainaren traola erantsi, #Amurriogoitikbehera, eta produktuok non erosi dituzten aipatu beharko dute, ahal dela etiketatuz.
Parte-hartzaileen artean, astero, egindako erosketaren zenbateko bereko txartel bat zozkatuko da, edo 100 eurora bitartekoa, produktuen prezioen batuketa kopuru hori baino handiagoa bada. Horretarako, erositako produktuen tiketak gorde egin beharko dira; ekainaren 1etik uztailaren 31ra bitartekoak izango dira baliozkoak.
Dagoeneko baduzu online erostea Izan AMURRIO saltokietan
Amurriok jada badu benetako online merkataritza-gunea, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan zabalik. Etorri ezagutzera eta presta zaitez munduko edozein tokitan online saltzeko.
ORAINDIK EZ DUZU ZURE AMURRIO MERKATARITZA TXARTELA?
Doako VISA txartelak ordainketak hiru hilabetez atzeratzeko aukera ematen dizu, interesik gabe, eta % 10era bitarteko deskontuak pilatuko dituzu Amurrioko atxikitako saltokietan.
JARRAI IEZAGUZU GURE SARE SOZIALETAN ERE: