945 891 200 / 670 497 180 izanamurrio@apymca.com

Abenduan, 2000 €-ko saria Amurrion eros dezazun

Aza 25, 2022 | Hostalaritza, Merkataritza, Zerbitzuak

Azaroaren 22tik abenduaren 10era bitartean, Amurrion erosketa bat eginda bakarrik, 10€tik gorako kopuruan 2000€ko erosketa balioa duen sari baten zozketan parte hartuko duzu.

Noiz arte zaude zain erosketak egiteko eta parte hartzeko?

SARIKO ZOZKETAREN PARTE-HARTZE OINARRIAK:

1) Sustapen honek parte hartzen duten saltokietan egindako erosketetarako balio du, 2022ko azaroaren 22tik abenduaren 10era. Gainera, iraila, urria eta azaroko zozketetako txartel guztiek ere parte hartuko dute.

2)  Kupoi bakarra emango da 10 euro baino gehiagoko erosketa bakoitzeko.

3)  Bete ezazu parte-hartze kupoia eta bota ezazu kultura extean kokaturiko kutxan (Landako, 3)

4)  Emandako kupoi guztien artean, kanpainan parte hartzen duten Amurrioko saltokietan gastatuko den 2.000 euroko erosketa-bale bat zozketatuko da

5)  Jabeek, bigarren mailarainoko odolkidetasuna edo ezkontza ahaidetasuna beren senideek eta establezimenduaren langileek ezin izango dute zozketan parte hartu dendan bertan egindako erosketa batekin. 

6)  Zozketa APYMCAko bulegoan egingo da, 2022ko abenduaren 12an, goizeko 12:00etan.

7)  Irabazleak APYMCAn aurkeztuko du egindako erosketaren tiketa.

8)  2.000 euroko saria ostiral goizean, abenduaren 16an, kontsumituko da.

Dagoeneko baduzu online erostea Izan AMURRIO saltokietan

Amurriok jada badu benetako online merkataritza-gunea, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan zabalik. Etorri ezagutzera eta presta zaitez munduko edozein tokitan online saltzeko.

ORAINDIK EZ DUZU ZURE AMURRIO MERKATARITZA TXARTELA?

Doako VISA txartelak ordainketak hiru hilabetez atzeratzeko aukera ematen dizu, interesik gabe, eta % 10era bitarteko deskontuak pilatuko dituzu Amurrioko atxikitako saltokietan.

JARRAI IEZAGUZU GURE SARE SOZIALETAN ERE:

EDO EGIN KONTSULTA WHATSAPP BIDEZ:

Egin klik ikonoan eta WhatsApp beste fitxa batean irekiko da. Idatzi zure galdera, ahal bezain laster erantzungo dizugu.