Hasiera Kontaktua Elkarkideen Lekua Castellano
Apymcaren logotipoa Amurrioko Merkatari txiki eta ertainen elkartea

Landako (Casa de la Cultura), 8 1ºPiso

AMURRIO

ALAVA

t945 89 12 00
f945 89 12 00
m670 49 71 08

Kontsultak eta aholkularitza

    Zein salmenta berezi aurkitu ditzakegu?

    Salmenta bereziak lau mota ezberdinetakoak izan daitezke: eskaintza edo promozioak, saldu, beherapen eta likidazioak. Hauetako bakoitzak betebehar desberdin batzuk bete beharko dituzte.

    Noiz egin ditzazket beherapenak eta zeintzuk dira betebeharrak?

    Beherapenetako salmenta honako kasuan  ematen da: artikulu bera, dendan, aurretik izandako prezio bajuago batean saltzen denean, bai urtaro aldaketa dela eta, denboraldi amaiera edota izakin berriak direla eta.

    Beherapen salmenta urteko bi denboralditan egin daiteke bakarrik. Euskadin, erregulatua dago, neguko beherapenak Urtarrilaren 7aren eta Martxoaren 31 tartean izango direla, biak barne, eta Udakoak berriz, Uztailaren 1ean eta Irailaren 30 tarten, biak barne ere. Denda bakoitzak, beherapenak, egun hauetan zehar egiteko aukera edukiko du, gutxieneko iraupena aste bat, eta gehiengoa 2 hilabetez izanik.

    Ezin izango dira akastun artikuluak saldu, ezta beherapenak hasi baino  hilabete bat lehenago beren ohizko prezioan saltzen jarri eztiren produktuak saldu ere. Beherapenak prezio merkeago bat suposatzen dute, ez kalitate okerragoa duten artikuluen salmenta.

    Beherapen salmenta martxan jarri aurretik, Industri, Komertzio eta Turismo Lurralde Bulegoari komunikatu beharko zaio. Apymcatik, beherapenen  komunikabide zerbitzua eskaintzen da.
     

    Zertan dirau likidotze salmenta?

    Likidotze salmenta, salbuspenezko salmenta mota da eta aktibitate uzte partzial edo total batengatik, obra garrantzitsu edo lokal aldaketa dela eta, edota indarrez bada emango da. Hala nola, horrelako salmenda egin behar bada, 7 eguneko aurrerapenaz komunikatu beharko zaio Industri, Komertzio eta Turismo Lurralde Bulegoari, beharrezkoa den dokumentazio guztia bidaliz (arrazoia, hasiera data, iraupena ta zein motatako merkantzia jarri behar den salgai).

    Likidotze salmenta egitean, salgai jarri behar diren artikulu edo gaiak dendaren aurreko izakinak izan behar dira eta publizitatean likidotzearen arrazoia eta artikuluaren aurreko prezioa irakurri ahal izango dira.

OFERTAS

Este mes tienes ofertas en...

Amurrioko Merkataritza Gida

Amurrioko Merkatari Elkartuak

Publizitatea

lankideak

©2006 Amurrioko Merkatari txiki eta ertainen elkartea