APYMCAK AMURRIOKO MERKATARITZA SUSTATU NAHI DU

Hauek dira gure oinarriak:

SUSPERTZEA

Amurrioko jarduera komertziala suspertzea, bere bazkideen sustapenerako zein erdialdearen dinamizaziorako ekitaldi eta kanpainak antolatuz eta bultzatuz.

DEFENDATZEA

Gure bazkideen interesak ordezkatzea eta defendatzea Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Aldundiaren eta beste instituzioen aurrean.

INDARTZEA

Eskaintza komertzialaren kalitatea eta aniztasuna indartzea, merkataritza lehiakor eta profesionalagoa lortzeko.

PARTE-HARTZEA

Arabako merkataritza eta zerbitzuen Federazioarekin batera ekimen garrantzitsuetan parte-hartzea, AMTn edo gure bezeroentzat onuragarriak diren hitzarmenetan, besteak beste.